Joskintza lanak gaur, Emakume plazara

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 12a, 00:00

Ehundu dezagun plazan lelopean, Harituz elkarteak gaur jendea partehartzera animatzen du, nork bere joskintza plazan egitera ateratzea. 11:00etan da zita Emakume plazan. Espazio Publikoan Ehuntzearen Nazioarteko Eguna da gaur. Hari horri tiraka, 30 elkartek baino gehiagok #Puntuetakitto jarriko diote indarkeria sexistari, Euskal Herriko 14 herritan. Ehuntzeko txokoak sortuko dituzte eta, ondoren, ehundutako zati guztiak Astigarragako Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra erakundeak 8 urtetan zehar sortu duten 7 kilometroko begizta kolektiboari gehituko zaizkio. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!