Santiagomendiko Sagar bidea

Kronika - Erredakzioa 2021eko ekainaren 12a

Lurgida APP turistikoaren bitartez Sagardogintza izeneko ibilbidearen baitako esperientzia berri bat aurkeztu nahi dugu tarte honetan. Sagar Trekking izenez ere ezaguna den ibilbide honek, Astigarragako Santiagomendi zonaldean dauden dolare baserriak ezagutzeko aukera ematen du, Sagardoaren museoari ezinbesteko bisita egiteaz gain.

Ibilbide honetan, sagardoaren kulturaren bitartez, Santiagomendiko baserrietako eta Astigarragako historia harrigarria, bertako biztanleen bizimodua eta Santiago bideak Gipuzkoan duen punturik adierazgarrienetariko bat, Santiagomendiko ermita, ezagutzeko aukera eskaintzen da.

Urte osoan zehar goza daitekeen ibilbidea da hau. Zortzi geldialdi tematiko dituen ibilaldi hau Astigarragako Sagardoetxearen ibilbide osagarria da. Oinez eta norberaren kabuz egiten bada, doakoa izan daiteke; baina Sagardoetxeak aukera eskaintzen du bidea gida baten laguntzaz egiteko. Azken modalitate honek orduko 25 €-ko kostua du.

Sagar Trekking esperientziak 6,5 kilometroko luzera du, 298 metroko garaiera eta bi ordu eta erdi – hiru orduko iraupena, abiaduraren arabera. Luzera aldetik, oinez gin daitekeen bidea da, zailtasun aldetik erraza.

 

ASTIGARRAGAKO UDALAK BABESTUTAKO ATALA

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!