Itxita, Ergobiko zubitik Hernanirako bidea

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 10a, 00:00
Ergobiko zubia eta trenbidearen gaineko pasabidea.

Trenbidearen gaineko pasabidea kentzeko lanak direla eta, Donejakue bidea itxita egongo da hilabetez, gutxi gorabehera.

Udalak jakitera eman duenez, Ergobiko zubitik Hernanira doan Donejakue bidea itxita egongo da hilabetez, «gutxi gorabehera». Hain justu, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimena eman dio Euskal Trenbide Sareari Ergobiko zubitik Hernanirako Donjekaue bidearen zati hori ixteko. Denbora tarte horretan, trenbidearen gaineko pasabidea kentzeko lanetan arituko dira.

Bidea itxita egongo bada ere, oinezkoek aukera izango dute bertatik pasatzeko. Izan ere, Okendotegi bidera joateko oinezkoen pasabidea zabalik egongo da. Gainera, bide mozketa zein desbideratzea seinaleztatuta egongo dira.

Ibilbide alternatiboaren trazadura jasotzen duen planoa ikus daiteke Udaleko webgunean: www.astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!