2022ko Udal Egutegirako argazki lehiaketaren gaia librea izango da

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 9a, 00:00
2021eko Udal Egutegiko azaleko irudia. Argazkia: Marco Ganuza.

Argazkien gaia librea izango da, baina Astigarragan ateratako argazkiak izan beharko dute.

Aurten ere Udal Egutegia sortzeko lehiaketa antolatu du Udalak. Udazkenean ekingo diote lehiaketari, baina dagoeneko zehaztu dute argazkien gaia librea izango dela. Baldintza bakarra da argazkiak Astigarragan ateratakoak izan behar direla. Beraz, interesa duten herritarrak dagoeneko hasi daitezke argazkiak ateratzen.

Bestalde, lehiaketan parte hartzeko, zenbait oinarri bete beharko dira. Udalak oraindik ez ditu argitaratu, baina aurreratu dute iazkoen antzekoak izango direla; hala nola, argazkiak horizontalak izatea, eta kalitate onekoak. Irailean  argitaratuko dituzte oinarri guztiak, jarraibide gehiagorekin batera.

Joan den urtean, 2021eko Udal Egutegia osatzeko, proposamen ugari egin zituzten herritarrek. Uda izan zen gai nagusia, eta argazki asko aurkeztu ziren lehiaketara, herriko txoko ezberdinen xarma biltzen zutenak. Marco Ganuza izan zen lehiaketako irabazlea, eta bere argazkia hautatu zuten antolatzaileek, Udal Egutegiko azalerako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!