Dantza eta musika uztartu zituzten

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 8a, 00:00
Afro dantza tailerra, larunbatean, Emakumeon Etxean.

Ekaineko kultur agendaren baitan, joan den larunbatean, afro dantza tailerra izan zen Emakumeon Etxean. Zehaztutako helburua ederki bete zuten bertaratu ziren guztiek; «dantzaren eta zuzeneko musikaren bidez lurrarekin eta emakumeen feminitatearekin lotura esperimentatzea».

Saioa Olatz Amalurrek gidatu zuen, eta doinu afrikarren laguntzaz, parte-hartzaileek goiz ederra izan zuten. Oinutsik, Afrikako dantzak ezagutu zituzten, eta bertako kulturara gerturatu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!