Ekainaren 1etik, tarifa elektriko berriak jarri dira, eta hauek herritarren fakturan eta ohituretan izango du bere eragina. Hau guztia ondo ulertzeko eta aztertzeko asmotan, Astigarragako Zilegi Eskolak, hitzaldi bat antolatu du. Jon Lizarraga hernaniarrak eskainiko du hitzaldi hau bihar 18:00etan hasita eta 20:00ak arte iraungo du. Astigarragako AEKren Nabarra Oñatz kaleko lokalean eskainiko da. Antolatzaileek azaldu dute, aurrez izena eman behar dela. Bi modu daude horretarako, 663 043 314 telefonora deituta edo zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora idatziz.