Jende asko hurbildu zen Ibai parkera hondakinak biltzera

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 7a, 00:00

Hondakin asko bildu ziren Urumea ibaitik eta inguruetatik.

Erantzun ona izan zuen Gaea elkartearen eta Astigarragako Udalaren Andre Gobararien Ibai parkea garbitzeko deialdiak. Jende asko bildu zen eta ingurua garbitu zuten. Urumea ibaitik eta inguruetatik hondakin asko bildu zen. Eguerdira arte egon ziren eta aukera izan zuten ondoren hamaiketakoarekin indarberritzeko eta sarien zozketa ere egon zen. Asteazkenean errekak garbituko dituzte Herri Eskolako ikasleek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!