Zipotzak mendi irteera bihar, Beriainera

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 5a, 00:00

Zipotza Mendi Taldeak Beriainera igoera antolatu du, biharko, Unanutik. Goizeko 08:00etan elkartuko dira Zipotzan.

Zipotza Mendi Taldeak Beriain (San Donato) mendira igotzeko irteera antolatu du, biharko. Goizean goiz elkartuko dira, 08:00etan, Zipotzan, eta Unanu herriruntz abiatuko dira, Nafarrora, Sakanara. Jaisterakoan, Arbizuko kanpinean bazkalduko dute, Beriaineko magalean.

Zipotzak antolatutako hirugarren ibilaldia da biharkoa, eta ez da nolanahikoa, gainera. 1493 metroko garaiera du Beriainek, eta paraje ederrez gozatzeko aukera izango dute txangoan parte hartzen duten guztiek. Basoa, harkaitza, belardia... denetarik topatuko dute. Gainera, tontorretik oso gertu, San Donato baseliza dago, eta Andia mendilerroa ederki ikus daiteke bertatik.

 

Bazkaria, Arbizuko kanpinean     

Bidea izango dute goruntz, mendizaleek. Baina merezi duela argi dago, Beriaineko tontorretik parajea txundigarria baita. Gainera, Unanura bueltatzen direnean, Arbizuko kanpinera gerturatuko dira. Bertan, aurrez adostutako bazkaria egingo dute. Helduek pikoteoa, entsalada, oilaskoa eta postrea; haurrek, berriz, makarroiak, oilaskoa patatekin eta fritoekin, eta postrea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!