120 euro bildu dituzte DBHko ikasleek, Caritasentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 5a, 00:00

Pako Iraola ezkerrean, DBHko ikasleen 'txekea' jasotzen.

Maiatzean, bigarren eskuko azoka antolatu zuten Arantzazuko Amako ikasleek. Bertan irabazi zuten diru kopurua, Caritasentzat jaso dute.

Pasa den hilabetean, Bigarren Eskuko Azoka jarri zuten Arantzazuko Amako ikasleek, Joseba Barandiaran plazan. Hainbat produktu jarri zituzten herritarren eskura, hala nola, jostailuak, poltsak, arropa, altzariak, bizikletentzako osagarriak, ontziak, dekoraziorako piezak, garbiketarako tresnak...

Guztira, 120 euro bildu zituzten, eta Arantzazuko Amako ikasleek ideia ezin hobea izan zuten; «irabazitako diru kopuru hau, Caritasi ematea».

Pasa den asteazkenean, Pako Iraola Elikagai Bankuko zuzendariarekin jarri zuten hitzordua ikasleek. Bertan, 120euroak irudikatzen zituen txekea eman zioten Iraolari eta honek esker onez hartu zuen, honakoa azalduz; «eskerrik asko gurekin kontatzeagatik, Astigarragan 30 familia daude elikagai bankura  etortzen direnak, behar dutelako. Beraz mila esker ekarpen honengatik, zuei esker hainbat pertsonek jatekoa izango dute».

Ikasleak pozez entregatu zuten 120 euro irudikatzen zuen txekea eta azaldu zuten, gustura egin zutela bigarren azoka, helburua zein zen jakinda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!