Udari hasiera emateko, kultur ekintza mordoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 4a, 00:00

Lurrun Minez antzezlana ikusteko aukera izango dute astigartarrek, ekainean.

'Zabor harrapakariak', 'Baratzeko kontuak', eta Afro dantza tailerra eskainiko dira asteburuari hasiera emateko. 

Atzo eman zitzaion hasiera Astigarragako kultur agendari, Lur Kortak eskainitako ipuin orduarekin, eta ederki pasa zuten astigartar txikiek gainera. Bihar jarraipena izango du kultur agendak, izan ere, Ingurugiroaren Nazioarteko Egunaren harira, 'Zabor Harrapakariak'kanpaina egingo da. Horrez gain, goizeko 11:00etan, Baratzeko kontuak izeneko hitzaldia antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak, eta Astigarragako kultur etxe zaharrean izango da. Ordu berean, Afro dantza tailerra eskainiko du Olatz Amalurrek, Emakumeon Etxean.

Ez da zinerik faltako ekaineko egitarauean, izan ere, bi pelikula proiektatuko dira, lehena  Ilargi guztiak izango da ekainaren 6an, eta bigarrena ekainaren 20an, Sable hortz kapitaina.

Tailerrez gozatzeko aukera ere izango dute herritarrek. Argindarraren fakturei buruzko hitzaldia eskainiko du Jon Lizarraga hernaniarrak, ekainaren 8an. Ekainaren 17, 18 eta 19an, Emakumeon Etxean hainbat tailer egingo dira, hala nola, menopausiari buruzkoa , emakumea eta lan mundua, eta azkenik, amatasunaren ingurukoa.

Tailerrez gain, hitzaldi gehiago ere eskainiko dira ekainean, hala nola, Hoy qué comemos eta Cosiendo juntas, aguja e hila.

Ekaina amaieran, 28an hain justu, Lurrun minez antzerkia eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan hasita Erribera kulturgunean. 16 urtetik gorakoentzat zuzendutako antzezlana da, adin txikikoek 2 euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek berriz 4 euro.

 

EKAINEKO KULTUR EGITARAUA

ASTIGARRAGA

BIHAR

10:30 Zabor Harrapakariak. Andre Gobadarien parkean.

11:00 'BARATZeko KONTUAK' Hitzaldia. Kultur etxe zaharrean.

11:00 Afro dantza tailerra. Emakumeon Etxean. Doakoa.

ETZI
19:00 Zinea: Ilargi guztiak. Erribera kulturgunean. Sarrera 4 euro.

EKAINAK 8

10:00-11:20 'Liburu bat mundu bat' tailerra. Erribera kulturgunean.

19:30 Irakurketa kluba: Udaberri kantoi-hautsa. Erribera Kulturgunean.

18:30 Argindarren faktura tailerra  AEK Euskaltegian.

EKAINAK 9

18:30 'Hoy qué comemos' hitzaldia. Erribera kulturgunean.

EKAINAK 10

18:00 'Cosiendo juntas, aguja e hila' hitzaldia. Erribera kulturgunean.

16:30 LH4ko ikasleen antzerkia. Erribera kulturgunean.

EKAINAK 12

11:00 'Ehundu dezagun plazan' joskintza. Emakume plazan.

11:00 -14:00/ 16:30-20:00 Artisauen azoka. Kontxa Etxeberria eta Joseba Barandiaran plazetan.

EKAINAK 12

12:00 Dantza erakustaldia. Astigar dantza elkarteak.

EKAINAK 14

19:30 '¿Sera que soy feminista?' Literatur solasaldia. Liburutegian.

EKAINAK 14-26

09:00-13:00/ 16:00-20:00. Erakusketa. Astigarte elkartea.

EKAINAK 18

19:15 Estanpazio tailer irekia haurrentzat. 

EKAINAK 17

17:30-19:00 Menopausia tailerra. Emakumeon Etxean.

EKAINAK 18

18:00 Emakumea eta lan mundua tailerra. Emakumeon Etxean.

EKAINAK 19

10:00-14:00 Amatasuna sentituz, sortu eta pentsatuz tailerra. Emakumeon Etxean.

EKAINAK 20

17:00 Zinea: Sable hortz kapitaina. Erribera kulturgunean

EKAINAK 23

19:30 Musika: Txistulariak. Foru plazatik hasita.

EKAINAK 26

18:30 Musika. Rap kontzertua: SNKT, Rushblacka, Northcousin eta Tibetan Clan taldeak. Erribera kulturgunean. Sarrerak 6 euro.

EKAINAK 28

19:00 Lurrun minez, LGTBI + pertsonen eskubiden aldeko Nazioarteko eguna ospatzeko. Antzerkia. Erribera kulturgunean.
Sarrera 4 euro eta txikientzat 2 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!