Dantza tailerra eta hitzaldia bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 4a, 00:00

Bihar, makina bat ekintza egingo dira Astigarragan. Goizeko 11:00etan Afro dantza tailerra eskainiko da, Emakumeon Etxean. Olatz Amalurrek emango du saioa eta aldez aurretik izena eman behar da. Ordu berean, Baratzeko kontuak izeneko hitzaldia antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak eta kultur etxe zaharrean izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!