Ipuin kontaketa gaur, liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 3a, 00:00

Lur Kortak gidatuta ipuin ordua izango da gaur, 17:00etan eta 17:45etan, liburutegian. Juan Kruz Igerabideren Jonas eta hozkailu beldurtia ipuina irakurriko da eta hamabosna haurrentzako bi saio eskainiko dira. Biak 4 urtetik aurrerako haurrentzat dira eta haurrek musukoa jarrita eta gurasorik gabe egon behar dute. Gonbidapena liburutegian eskatu behar da astean bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!