Semifinaletara, Mundarroren bigarren taldea

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 1a, 08:20

1-0 nagusitu ziren moreak Vasconiaren kontra, erregionalen lehenengo mailan, txapelketako final laurdenetan.

Atseden hartu du Mundarroren talde nagusiak, erregional preferenteen mailakoak, joan den asteburuan. Datorren asteburuan ekingo dio igoera faseari.

Baina talde nagusiari, ezin hobeto hartu dio erreleboa bigarren taldeak, asteburuan: erregionalen lehenengo mailan, txapeldun izateko fasea ari da jokatzen, eta 1-0 nagusitu zen, final laurdenetan, Vasconiaren kontra. Seinek egin zuen partiduko gol bakarra, berak bakarrik egindako jokaldi ederra borobilduta.

Hori horrela, semifinala jokatuko du datorren larunbatean. Etxean ariko dira moreak, Zarkumendegin, arratsaldeko 16:00etan hasita; eta Zumaiako izango dute aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!