Beriainera igandean, Zipotza mendi taldea

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 1a, 00:00

Goizeko 08:00etarako jarri dute zita, Zipotzan. Gaur da izena emateko azken eguna eta Zipotzan bertan egin daiteke.

Astigarragako Zipotza mendi taldeak, irteera antolatu du igande honetarako. Goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua Zipotza tabernan. Nafarroara izango da irteera, eta Beriain mendia igoko dute. Antolatzaileek jakinarazi dute kotxeak denen artean antolatuko dituztela egunean bertan. Horrez gain, bazkaltzeko plana ere egin dute, Arbizuko kanpinean hain justu. Helduentzat, 20 euro ordainduta, honako menua egongo da; «pikoteoa, entsalada eta oilaskoa, postrea eta edaria». Txikientzat ere menua eskainiko da, 15 euroan; «makarroiak, oilasko bularkia patatak eta fritoak, postrea eta edaria». 

Irteerara joateko aldez aurretik izena eman behar da, eta gaur da azken eguna. Horrez gain, bazkarira animatuz gero, Zipotzan bertan ordaindu beharko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!