Mundarrok ezin, Takeren kantxan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 1a, 00:00

Bukaerara arte borrokatu arren, beste porrot bat jaso zuen Mundarrok, mutilen Gipuzkoako 1go mailan, Takeren kontra (69-55). Bi aste barru jokatzekoa zuten partidua aurreratu zuten tolosarrek eta astigartarrek, eta larunbatean aritu ziren, Tolosan. Etxekoek hasieratik egin zuten ihes markagailuan, eta 22-9 eta 42-24 bukatu zituzten aurreneko bi laurdenak. Ez zuen amore eman Mundarrok, eta 11 puntura gerturatu zen hirugarren laurdenaren erdialdera, baina berriro egin zuten ihes tolosarrek, azkenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!