Makina bat astigartar bertaratu ziren larunbat arratsaldean Erribera kulturgunera. Izan ere, arratsaldeko 19:00etan, Berri Txarrak taldearen Dardara dokumentala proiektatu zuten. Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko konpositore, gitarra-jotzaile eta abeslariaren letren eta gogoeten bidez mende laurdenean aurrera egin duen dokumentu-ibaiaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek.