Maiatzaren bigarren astean aurkeztu zituen Astigarragako Udalak, 2021eko aurrekontu partehartzaileak. Aurtengorako, 111.000 euroko aurrekontua dago, herritarrek aurkeztutako proiektuetan erabiltzeko. Eta gaur izango da, proposamenak egiteko azken eguna. Hiru bide egongo dira horretarako: herriko hainbat txokotan jarriko dituzten postontzietan, Udaleko webgunean, edota proposamena alkatetzara bidalita.