Gaur da aurrekontu partehartzaileetan proposamenak aurkezteko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 30a, 00:00

Maiatzaren bigarren astean aurkeztu zituen Astigarragako Udalak, 2021eko aurrekontu partehartzaileak. Aurtengorako, 111.000 euroko aurrekontua dago, herritarrek aurkeztutako proiektuetan erabiltzeko. Eta gaur izango da, proposamenak egiteko azken eguna. Hiru bide egongo dira horretarako: herriko hainbat txokotan jarriko dituzten postontzietan, Udaleko webgunean, edota proposamena alkatetzara bidalita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!