2021/05/25 17:30

Hitzaldiak

Pornografia. Pubertaro eta nerabezaroan

Pornografia. Pubertaro eta nerabezaroan
herri Eskolako aretoan, Astigarraga

Aurrenekoaren izenburuak, hainbat galdera planteatzen di­tu, saioan bertan landuko di­tuz­tenak: Nire seme-alabak por­nografia ikusten al du? Nola hitz egin gaiaren inguruan? Zein jarrera hartu? Zein baliabide eta estrategia erabili ditzaket? Haurrek interneterako sarbidea gero eta goizago duten honetan, gurasoen kontroletik kanpo gelditzen da pornografia eskura izatea: «ez badugu nahi pornografia izatea gure seme-alaben sexu hezitzailea, bere eraginari aurre egiteko estrategia eta baliabide eraginkorrak partekatu beharko ditugu. Sinesgarriak diren mezuak helaraztea beharrezkoa da, eta baita gure jarrera modu koherentean jakinaraztea ere. Hori konfiantzaz eta segurtasunez egiteko helduko diogu gaiari saioan, gogoeta eta elkartruke kolektiboaren bitartez», au­rreratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!