Musika Udalekuetan izena emateko aukera, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 25a, 00:00

Bihartik aurrera eman daiteke izena, Astigarragako Musika Udalekuetan. 4 urtetik 11 bitarteko haurrentzako udaleku hauek, goizeko 09:30etatik 13:30etara bitartean antolatu dira. Bi txanda daude, lehena ekainaren 21ean hasiko da eta uztailaren 2an amaitu. Aldiz bigarrena uztailaren 5ean hasiko da eta 16an amaitu. Izena emateko epea, bihar hasiko da, eta ostiral honetan amaitu, Norberto Almandoz Musika Eskolan, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara. Zozketa, maiatzaren 31n izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!