Pornografia tailerra gaurkoan, Astigarragako Herri Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 25a, 00:00

Arratsaldeko 17:30etan emango zaio hasiera Pornografia tailerrari. Aurrez izena eman behar da, alkatetza@astigarraga.eus-era idatziz. 

Astigarragako Udalak eta Erotikan Plaxek, pornografia tailerra antolatu dute gaurkoan. Arratsaldeko 17:30etan emango zaio hasiera saioari, Astigarragako Herri Eskolako aretoan. 

Pornoa hemen da! Zer egin dezakegu gurasook? izeneko tailer honetan, «nire seme-alabak pornografia ikusten al du? Nola hitz egin gaiaren inguruan? Eta antzerako galderak landuko dira: «gure seme alabek gero eta goizago dute interneterako sarbidea, eta horrekin batera, gure kontroletik kanpo dauden eduki mordoa dute eskura, tartean pornografia. Gainera pornografia geure seme- alaben sexu hezitzailea izatea nahi ez badugu, bere eraginari aurre egiteko estrategia eta baliabide eraginkorrak partekatu beharko ditugu». 

Azalpen teorikoak emango dira saioetan, horrez gain, dinamikak, eta baliabide praktikoak eztabaidarekin tartekatuko dira, «norbere errealitateari begira jarri eta datorren etapa nola bizi nahi duen irudikatuz». 

Bi orduko bi saio, aste honetan
Gaurko saioa, bi ordukoa izango da, eta bigarren saio bat ere eskainiko da, etzi hain justu. Osteguneko saioan, honakoa landuko dute: «Pornografiaren kontrabalioei aurre egiteko babes neurriak eta trebetasunak gurasoen artean partekatzeak indartzen gaitu». Izena emateko, idatzi alkatetza@astigarraga.eus helbide elektronikora, «Pornoa DBH» adieraziz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!