Mota guztietako produktuak aukeran, ikasleen azokan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 24a, 00:00
Gazte batzuk bigarren eskuko produktuei begira, larunbatean Joseba Barandiaran plazan jarri zuten azokan.

Bigarren Eskuko Azoka jarri zuten larunbatean, Arantzazuko Amako ikasleek, Joseba Barandiaran plazan. Aurreko egunetan bildutako produktuak jarri zituzten herritarren eskura, eta eskaintza zabala prestatu zuten: jostailuak, poltsak, arropa, altzariak, bizikletentzako osagarriak, ontziak, dekoraziorako piezak, garbiketarako tresnak... Goiz eta arratsalde izan zuten aukera astigartarrek, bakoitzak bere txolloa topatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!