Errimak, ostiral arratsaldeko jolasa

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 23a, 00:00
Plazako aterpean babestuta gozatu zuten bertso saioaz, haurrek eta gurasoek.

Ostiral arratsalderako jarri zuen plana Astigarragako Gazte Asanbladak: bertso saioa izan zen Emakumeon Plazan, Eli Pagola, Maialen Lujanbio, Maider Arregi eta Itxaso Piquerrekin. Eta bertsozaleek bakarrik ez, haurrek eta gurasoek ere gozatu zuten bertsolarien umore finaz. Eguraldi petralarekin, plazako aterpetxean babestu, eta errimak izan ziren oraingoan, ostiral arratsaldeko jolasa. Hurrengoan ere gerturatuko dira beharbada, ea bertsorik entzuten den.

Eli Pagola bertsotan, alboan Itxaso Piquer, Maider Arregi eta Maialen Lujanbio dituela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!