Bihar egingo dute maiatzeko literatur solasaldia, Erribera kulturguneko liburutegian; eta oraingoan, El huerto de Emerson liburua izango dute hizpide, Luis Landerok idatzitakoa. Arratsaldeko 19:30etan izango da, eta irekia da, parte hartu nahi duten guztientzat. Gaztelaniaz egingo dute saioa, Jorge Carrerok zuzenduta.