Lekukotza:
46 Ximun eta 44 Agurtzane
Galduak geunden, jakin gabe ea haurrekin sexualitateari buruz hitz egiteko orduan nondik jo: «en plan serio», bururatzen zaiguna momentuan, ez hitz egitea gaia ekiditeko… beldur pila bat.
Ximunen etxean beti izan dira oso irekiak, bazkalorduetan ere hitz egiten zuten arrebak mutil bati egindako felazioei buruz, adibidez. Eta Agurtzaneren etxean, justu kontrakoa, telebistan bi elefante agertzen baziren fornikatzen, kanala aldatzen zen.
Sexologoarekin benetan elkarrizketa lasaia, espontaneoa izan zen... konturatu nintzen guztia normalagoa zela uste nuena baino. Superpozik geratu nintzen. Oso lasai. Humiltasuna, gauzak sinple egitea, eta autentikoa izatearen formula perfektua iruditzen zait.
Orain etxean edozein momentutan edozein aitzakirekin hitz egiten degu inoiz baino gustorago. Guri presio pila bat kendu digu... Azkenean, «listillo» bat bezala baldin banoa, hanka sartuko det.
Super-gomendagarria. Gure lagunei, ezagunei eta bezeroei pila bat animatzen diet Plax-era deitzeko. Haurrak dituzten beste lagun batzuekin egon garenean, neuk dirudit aditua. Oso gauza ona da horrelako zerbitzu batera joatea, guztiz «flipatuta» geratuko zara, beste ikuspegi bat emango dizulako. Ematen du, ez baduzu arazo larririk, ezin duzula horrelako zerbitzu batetara jo eta ez da horrela.
Orain haurrekin gurasoak gara elkarrizketa hasten degunak. Gure etxean gauza guztietaz hitz egin daiteke. Horrek ez du esan nahi zure seme-alabek ez dutenik arazorik izango alor honetan, baina beraien «motxilak» askatzeko lekua baldin badute... bere konfidenteak izateko prest gaude, nahiz eta guri urduri jarri bere zaletasun sexualak kontatzen badizkigu, adibidez. Erabaki dugu berari egia esatea: zure gurasoek sexuari buruz ikasi dute ezer jakin gabe, gai horren inguruko aukerei buruz ezjakintasun handia dugu, ez naiz jarraitzeko eredu on bat. Zuk ikasi nahi duzuna eta gero kontatu nahi badidazu, kontatu eta bestela, ez.
