Batukada feminista tailerra, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 22a, 00:00
Emakumeon Plazako inaugurazioa, joan den urteko abenduan.

Emakumeon Etxean izango da, 16:30etatik 19:30etara. Izena eman behar da aurrez.

Batukada feminista tailerra antolatu dute biharko, larunbat honetarako, Astigarragan. Emakumeon Etxean (Kale Nagusia 23) izango da, arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara bitartean; eta Emakumeon Etxeko kideek antolatu dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita.

Hainbat musika tresna jotzen ikasteaz gain, beste hainbat esperientzia bizitzeko aukera izango dute bertaratzen diren emakume guztiek. «Emakumeon artean harremanak sortzeko aukera, elkarlana, irudimena garatzeko aukera eta musikaz gozatzeko aukera izango dugu!», azaldu dute.

 

Batukada osatzeko deialdia

Bestalde, apirilean izan zuten astigartarrek, batukada feministan parte hartzeko lehenengo saioa. Hain justu, batukada feminista sortu nahi zuten; eta, horregatik, deialdia luzatu eta tailerra egin zuten Emakumeon Etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!