Astigarragak gaur jokatuko ditu Txomiñenen, 18:00etan, final zortzirenetako itzulerako hiru partiduak. Bergara da aurkaria eta joanekoan 2-1 aurreratu zen Astigarraga, jubeniletan eta seniorretan irabazi eta gero. Kadeteetan galdu egin zen, baina ez dirudi buelta egoteko arriskurik dagoenik.
Kadeteetan Zabala eta Goñik 22-9 galdu zuten, baina jubeniletan Mujika eta Ekain Lizeagak 5-22 irabazi zuten. Banako emaitzarekin nagusien partidua erabakiorra izan zen eta hor Loidi eta Santxezek 11-22koarekin itzulerakorako abantaila ederra lortu zuten.
Emaitzak ikusita oraingoan ere jubenilak eta nagusiak faborito dira eta kadeteetan bergararrak dira irabazteko hautagai nagusiak. Kanporaketa irabaziz gero final laurdenetara pasako da Astigarraga.