Batukada Feminista tailerra, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 20a, 00:00

Emakumeon Etxean izango da, 16:30etatik 19:30etara; eta izena eman behar da aldez aurretik, emailez.

Emakumeon Etxeak antolatuta, Batukada Feminista tailerra eskainiko dute larunbat honetan. Arratsaldeko 16:30etan hasita, hiru orduko saioa egingo dute, 19:30ak arte, Emakumeon Etxean bertan (Kale Nagusia 23).

Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, emailez, emakumeone­txea.astigarraga@gmail.com hel­bide elektronikora idatzita. Animatzeko gonbitea luzatu diete astigartar guztiei.

«Hainbat musika tresna jotzen ikasteaz gain, aukera izango dugu emakumeon artean harremanak sortzeko, elkarlana eta irudimena garatzeko, eta musikaz gozatzeko», nabarmen­du dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!