Uztailaren 1etik aurrera, A1 eta A2 autobus lineetan aldaketak proposatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eta horiek aztertu, landu eta ekarpenak egiteko, saio irekia deitu du Astigarragako Udalak, herritarrekin: gaur izango da, 18:30etan hasita, Herri Eskolako aretoan.