Bertso saioa antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak bihar, ostiral arratsaldea alaitzeko. Zipotzako terrazan izango da, eta lau bertsolari arituko dira kantuan: Maialen Lujanbio hernaniarra, Eli Pagola ereñotzuarra, Maider Arregi oñatiarra, eta Itxaso Piquer donostiarra.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da bertso saioa. Eta horren ondoren, Zipotzan bertan afaltzeko gonbitea luzatu du Gazte Asanbladak, bokadilloak eskatuta. Jakinarazi dute, Zipotzan bertan eskatu daitezkeela, arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara, eta 19:30etan hasiko direla horiek prestatzen. Aukera izango da terrazako mahaietan jateko, edota etxera eramateko. 5,5 euroan egongo dira eskuragarri, bokadillo guztiak. Eta nabarmendu dute, herriko komertzio txikietan erositakoak direla jaki guztiak, «komertzio txikiek be–har duten babesa aldarrikatzeko», azaldu dutenez.