Hausnarketa prozesua hasi du Astigarragako Udalak, Sagardoetxearen etorkizunaren inguruan. Eta herriko eragileekin bi saio egin ondoren, herritarrekin kontrastea egiteko bi saio ireki antolatu ditu gaurko: goizeko 11:00etan aurrenekoa, eta arratsaldeko 18:00etan bigarrena, Erriberan. Parte hartzeko, izena eman behar da: alkatetza@astigarraga.eus.