Jolas Txikin bihartik eman daiteke izena

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 16a, 00:00

Aisialdiko aukera zabala izango dute astigartarrek datozen hilabeteetarako. Jolas Txiki izeneko egitasmoan, esaterako, jolas didaktikoak eta hezitzaileak eta psikomotrizitate ariketak egingo dituzte, eta gorputz adierazpena landuko dute. Halaber, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat izango da, 09:00etatik 13:00etara. Sei txanda izango dira: ekainaren 21etik uztailaren 2ra; uztailaren 5etik 16ra; uztailaren 19tik 30era; abuztuaren 2tik 13ra; abuztuaren 16tik 27ra; eta, azkenik, abuztuaren 30etik irailaren 3ra. Bihartik ostiralera bitartean izango da, kiroldegian.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!