Astigarragan 111.000 euroko aurrekontua dago, herritarrek aurkeztutako proiektuetan erabiltzeko. Bihartik hilaren 30era izango da proposamenak egiteko aukera. Hiru bide egongo dira horretarako: herriko hainbat txokotan jarriko dituzten postontzietan, Udaleko webgunean, edota proposamena alkatetzara bidalita. Hain justu ere, astigartarren esku izango dira hainbat erabaki, beraiek izango baitute proposamenak egiteko aukera. Prozesuak, denera, 4 fase izango ditu eta bihar hasiko da lehenengoa.