Fase berri bat bihartik, Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 15a, 00:00

Gipuzkoako Ligako partidua izango du bihar, Mundarroko nesken taldeak. Internacional taldearen kontra ariko dira, Donostiako Monseko kiroldegian, eguerdiko 12:00etan hasita. Horrekin, fase berri bati ekingo diote astigartarrek, aurrekoa bere multzoko bigarren postuan bukatu ondoren. Lau taldeko beste multzo batean ariko da oraingoan: Zast Zarautz eta Askatuak dira beste biak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!