Astigartarrek egiteko ugari izango dituzte uda honetan. Izan ere, aisialdi eskaintza zabala antolatu dute herrian. Horren haritik, gaur da udaleku irekietan zein Lesakako egonaldian izena emateko azken eguna. Udaleku irekiei dagokienez, 4 eta 12 urte bitarteko haurrei daude zuzenduta, eta bost txanda egingo dituzte: ekainean, uztailean eta abuztuan. Lesakako egonaldia, berriz, ekainaren 27tik uztailaren 1era da, 12 eta 16 urte bitartekoentzat. Izena emateko: online (astigarraga.eus) edo Erriberan.