Informazio saioa, animalien inguruan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 12a, 00:00

Animalien Udal araudiaren berrikuspen-prozesua martxan jarri du Udalak, eta hainbat informazio saio egiten ari dira, herritarrek egoeraren berri izan dezaten. Gaur, Foru plazan, 18:00etatik 19:30etara bitartean hirugarren eta azken saioa egingo da. Txakurrak aske ibiltzeko guneak eta ordutegiak ezarri, aisialdi guneetako arauak markatu, eta txakurrak ibili ezin diren parkeak ere zehaztu ditu Udalak, besteak beste, araudiaren aldaketan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!