Pornografiari buruzko tailerra egingo da gurasoentzat maiatzaren 25ean eta 27an

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 12a, 00:00

Nerea Sanchok emango du Herri Eskolan 17:30etan eta aurretik izena eman behar da 'alkatetza@astigarraga.eus'-en.

Astigarragan pornografiaren inguruko tailerrak antolatu dituzte gurasoentzat datozen maiatzaren 25 eta 27rako Herri Eskolako Aretoan, arratsaldeko  17:30etan. Nerea Sancho aditua izango da hizlaria eta aurretik izena eman behar da alkatetza@astigarraga.eus helbide elektronikoan, zein egunetarako den zehaztuz.


Tailerrak honako bi hauek izango dira; DBHko ikasleen gurasoentzat, maiatzaren 25ean eta LHko ikasleen gurasoentzat maiatzaren 27an. 
Gurasoek zer egin dezaketen galderari erantzungo zaie bi tailerretan. Maiatzaren 25eko tailerrean, babes neurriak eta trebetasunak, nerabezaroan eta pubertaroan, aztertuko dira, besteak beste. 


Maiatzaren 27an berriz, gaiaren inguruan nola hitz egin behar den, lehen hezkuntzako alaba eta semeek pornoa ikusten duten, zein jarrera hartu eta zein baliabide eta estrategia erabili dezakeen gurasoak aztertuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!