Maiatzeko kultur agendaren baitan, irakurketa kluba izango da bihar, Erriberan, arratsaldeko 19:30etan. Saioa Isabel Etxeberriak gidatuko du eta parte hartzea irekia eta doakoa da. Oraingo honetan, Carson McCullers idazlearen Kafe tristearen balada eleberriaren gainean arituko dira. Bestalde, hilabete honetako literatur solasaldia hilaren 24an izango da, 19:30etan. Ohi moduan, Jorge Carrerok zuzenduko du, eta El huerto de Emerson liburuari buruzko solasaldia izango da.