Hartz bikote bat Mesias berriaren guraso, biharko antzezlanean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 7a, 00:00

Ave osos' ikuskizuna eskainiko du El Mono Habitado konpainiak, 19:00etan hasita Erribera kulturgunean. Sarrerak salgai daude.

Aurreko igandean Loo ikuskizunaz gozatu ondoren, maiatzeko bigarren antzerki saioa izango dute bihar, Erribera kulturgunean: Ave osos eskainiko du El Mono Habitado konpainiak, gaztelaniaz, arratsaldeko 19:00etan hasita.

«Oso komedia gizatiarra da, ukitu jainkotiarra duena», aurreratu dutenez. Istorioa hasiko da hitz egiten duen uso bat hartz bikote baten etxean sartzearekin batera. Mezu berezi bat izango du usoak, haientzat: Mesias berri bat iritsiko da, eta haiek izan dira aukeratuak, Mesias berriaren guraso izateko. Ahalguztidunak gutxiengoengana hurbiltzeko egiten duen sa­iakera bat da. Eta hortik aurrera, antzezlanean zehar, pertsonaiek eztabaidatuko dute gizarte eredu berri bati buruz, eta maitasuna eta familia bizitzeko beste modu batzuen inguruan.

 

Sarrerak salgai, interneten
edo Erriberan bertan

Antzezlanerako sarrerak, dagoe­neko salgai daude. Internet bidez eskuratu daitezke, astigarraga.eus webguneko Sarrerak erosi atalean; edota Erriberan: helduen sarrerak 8 euroan, eta adin txikikoenak 4 euroan. Bihar ere egongo dira eskuragarri, Erriberan bertan, saioa hasi bai­­no ordubete lehenago, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!