«Euskal presoen auzia konpontzeko bidean», 650 tontorretara igoera proposatu du Sarek biharko, Izan Bidea ekimenaren baitan. Eta horrekin bat eginez, Txoritokietara eta Santiomendira igotzeko deia luzatu die Zipotza Mendi Taldeak, astigartarrei. Hernaniarrak Txantxillatik abiatuko dira 10:00etan, Santa Barbarara igotzeko.