Kultur agenda zabala prestatu du Udalak, hilabete honetarako. Gaur, ipuin ordua izango da libutegian, Lur Kortarekin. Bi saio egingo dituzte: lehena, 17:00etan; bigarrena, 17:45etan. Aforoa, gehienez, hamabost haurrekoa da; eta, horrekin batera, umeek maskarillarekin eta gurasorik gabe egon beharko dute. Era berean, beharrezkoa da gonbidapenak aldez aurretik liburutegian eskuratzea. Bestalde, etzi, Ave osos antzerkia izango da Erribera, 19:00etan. Sarrerak salgai daude Erriberako leihatilan eta astigarraga.eus webgunean: helduek 8 euro, haurrek 4 euro.