Ate irekiak Musika Eskolan, hilaren 15ean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 3a, 00:00

Entzunaldia prestatu dute, Erriberako areto nagusian, datorren ikasturterako musika tresna aukeratu behar duten haurrentzat.

Kontzertu eta ekitaldirik antolatu ezinik igaro du ikasturtea, Norberto Almandoz Musika Eskolak, pandemiaren eraginez. Baina kurtsoa bukatzen ari den honetan, eta datorrenari begira, ate irekien saioa antolatu du, maiatzean: hilaren 15ean izango da, Erribera kulturguneko areto nagusian, goizeko 11:00etan hasi eta 12:00ak arte.

Bertan, entzunaldi txiki bat eskainiko du Musika Eskolak, helburu jakin batekin: datorren ikasturteari begira instrumentua aukeratu behar duten haurrek, aukera izan dezatela musika instrumentuak gertutik ezagutzeko.

Datozen egunetan emango dute ate irekien saioari buruzko informazio gehiago, Musika Eskolaren webgunean (name.eus), eta baita sare sozialetan ere. Bertaratzeko gonbitea luzatu di­ete, interesa duten guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!