Maiatzeko kultur ekintzei hasiera emateko, Loo haurrentzako antzerki saioa izango da gaur, Erriberan, bi txandatan: eguerdiko 12:30etan aurrenekoa, eta arratsaldeko 17:00etan bigarrena. 2-5 urteko haurrentzat izango da, eta ordu erdiko iraupena dauka. Loo da ikuskizuneko protagonista, eta bere misioa da basamortuko dunak bultzatzea, eta itsaso eta ozeanoak suntsitzea, itsasontziak hondarrean geldituta uzteko. Sarrerak, saio bakoitza baino ordubete lehenago eskuratu ahal izango dira, Erriberan bertan: adin txikikoenak 2 euroan, eta helduenak 4 euroan.