'Loo' antzerkia eskainiko dute etzi Erriberan, eta sarrerak salgai daude leihatilan edo online

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 30a, 00:00

Maiatzeko kultur agendaren baitan, Ponten Pie konpainiak haur antzerkia aurkeztuko du kulturgunean, etzi. Sarrerak Erriberako leihatilan edo 'astigarraga.eus' webgunean eros daitezke.

Ponten Pie konpainiaren eskutik, Loo haur antzerkia izango da etzi, Erriberan. Bi txandetan egingo dute: lehena eguerdiko 12:30etan; eta bigarrena, berriz, arratsaldeko 17:00etan. Ikuskizunak orduerdiko iraupena du, eta sarrerak salgai daude astigarraga.eus webgunean edo Erriberako leihatilan: umeek 2 euro eta helduek 4 euro.

Desertizazioari buruzko ikuskizun poetiko eta bisuala da. Hain justu, Indiako udako arratsaldeetan dabilen haize bero eta lehor baten izena izateaz gain, Loo da antzerkiko protagonistaren izena. Looren misioa da basamortuko dunak bultzatzea, eta baita itsasoak eta ozeanoak suntsitzea, itsasontziak hondarrean geldituta uzteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!