Aurreneko saioa, lurralde erotiko berrien tailerrean

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 28a, 00:00

Lurralde erotiko berriak esploratzeko ataria izeneko tailerra eskainiko du Nerea Sanchok, Astigarragako sexu eta bikote aholkularitza zerbitzuko ardu­radunak. Hiru saio izango dira, eta gaur bertan egingo dute aurrenekoa, 17:30etatik 19:00etara, Ema­ku­meon Etxean. Beste bi saioak, maiatzaren 20an eta ekainaren 17an egingo dituzte. Tailerrean parte har­tzeko, aldez aurretik eman behar da izena, emailez: emakume­onetxea.asti­ga­rraga@gmail.com. Gaia izan­go da, «emakumeon bio­gra­fi­etan egin daitekeen pausa, asebe­tetasun afektibo, sentimental eta erotikora begira jarriz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!