Aho zabalik entzun zituzten Oskarbi eta Aiztondo abesbatzen piezak, herenegun Erriberara bertaratu ziren ikusle guztiek. Arratsalde berezia izan zen, bi taldeek emanaldi bikaina eskaini baitzuten kulturgunean. Bakoitzak bere erara, ikusleak txunditzea lortu zuten protagonistek. Apirileko kultur agendaren ikuskizunetako bat izan zen larunbatekoa, eta aretoa jendez bete zuten bi abesbatzek.