Literatur solasaldia gaur, liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 26a, 00:00

Apirileko kultur agendaren baitan, literatur solasaldia izango da gaur, liburutegian, arratsaldeko 19:30etan. Jorge Carrerok gidatuko du saioa, gaztelaniaz, eta Una rosa sola (Seix Barral) liburuaren gainean arituko dira. Bihar, berriz, mahai ingurua izango da Erriberan, 18:00etan. Kanona zalantzan jarriz izenburupean, kultur arloko berdintasunari buruz arituko dira. Ekintzako koordinatzailea Skolastika taldeko Josune Muñóz izango da, eta saioa gaztelaniaz gidatuko du.     

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!