Baratzeko kontuak gaur, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 25a, 00:00

Astigarragako Gazte Asanbladak herriko gazteen artean ezagutza zabaltzeko Baratzeko kontuak eskainiko ditu gaur. Ioritz Goizueta Royoren eskutik, herrian dauden belar zehatz batzuk ezagutu eta haiekin sendabelarrak eta xaboiak egiten ikasteko aukera edukiko dute formakuntza praktiko honen bitartez. Goizez eta arratsaldez egingo den arren, bakoitzak erabaki dezake noiz etorri. Goizean belarrak ezagutuko dituzte Santiomendin zehar, eta arratsaldean, berriz, sendabelar eta xaboiak egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!