Gaur, Non dago Mikel? dokumentala proiektatuko dute Erriberan, arratsaldeko 19:00etan. Mikel Zabalzaren hilketari buruzko ikus-entzunezkoa da eta sarrerak aurrez eskuratu behar dira, 4 euroan, Erriberako leihatilan ordubete lehenago edo astigarraga.eus webgunean. Biterin, berriz, El padre pelikula izango da gaur 19:00etan eta bihar, 16:30etan. Eta haurrentzat, aldiz, Kranston ikastetxea proiektatuko dute gaur, 16:00etan.