Oviedoko Opera Fundazioak abian jarritako lehiaketa publikora aurkeztu ondoren, Intermezzo enpresa astigartarrak aurkeztutako proiektua izan da Patronatuaren oniritzia jaso duena. Lantalde berria entseguetara batuko da denboraldia Nabuccorekin hasteko.
Intermezzo konpainiak martxan du abeslariak aukeratzeko prozesua, talde berria ahalik eta azkarren definitu ahal izateko. Nabucco (Verdi) operaz gain, 20/21 denboraldirako aurreikusita dauden operen artean daude Die Zauberflöte (Mozart), La Bohème (Puccini), Lucrezia Borgia (Donizetti) eta Adriana Lecouvreur (Cilea), eta Espainian zein nazioartean ospe handia duten bakarlariek parte hartuko dute ekoizpenetan. Oviedoko Opera Fundazioak Intermezzoren esperientzia nabarmendu du bere proposamenaren indarguneetako bat bezala.